Arraguan dena prest dute, auzoetako festen sortari hasiera emateko
Hilaren 11tik 13ra festen aperitiboa egin ondoren, 18tik 20ra etorriko dira ekitaldirik potoloenak
- 22:00etan: Truk txapelketa mundiala Aldeguna elkartean (15 euro errepeska barne).
- 21:00etan: Bertso-afaria Unai Agirre eta Iker Zubeldiarekin, Aldeguna elkartean. Txartelak salgai daude Kabitxo, Kastro eta Amazkarren, hogei euroren truke. Menua: txorizoa, bakailao tortilla, saiheskia, postrea eta edariak.
- 10:30ean: Futbol txapelketa gaztetxoentzat, pista berrian.
- 14:00etan: Jubilatuentzat bazkaria, Aldeguna elkartean.
- 18:00etan: Txupinazoa, Aldeguna elkarteko atarian. Ondoren, Agurra, kalejira Lartaungo txistulari, dultzainero, buruhandi eta Oiartzungo Erraldoien konpartsarekin.
- 19:00etan: Gorriti Show.
- 20:00etan: Elkarretaratzea, frontoian hasita.
- 21:30ean: Elektrotxufla, rock txaranga.
- 10:00ean: Diana.
- 11:00etan: Haurtzaroko dantzarien eta bertsolarien ikuskizuna frontoian.
- 14:00etan: Herri bazkaria.
- 19:00etan: Danborrada.
- 22:00etan: DJ Xab, “nekatu arte”.
- 09:00etan: Meza.
- 10:00etan: Diana.
- 10:30ean: Pilota partidak Oiarperen eskutik.
- 11:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 18:00etara: Jolas-parkea eta puzgarriak.
- 12:00etan: Haurrentzako jolas eta tailerrak.
- 12:30ean: Toka txapelketa.
- 17:00etan: IV. Bizkotxo txapelketa.
- 18:00: Irrien Lagunak: Zatoz jolastera ikuskizuna.
- 19:00etan: Txokolate jatea. Festak bukatzeko, zezen-suzkoa.