Euskal kostaldean izandako naufragioak hizpide Gaztañon

Naufragios en la costa vasca 1976-2016 liburua aurkeztuko dute bihar Gaztañoko lokal berrian Ana Maria Benito eta Javier Mazpule liburuaren egileek.

naufragioak

Javier Mazpule eta Ana Maria Benito, liburuaren egileak.

Naufragios en la costa vasca 1976-2016 liburua aurkeztuko dute bihar Gaztañoko lokal berrian Ana Maria Benito eta Javier Mazpule liburuaren egileek. Liburua aurkeztuta, solasaldirako aukera zabalduko dute liburuaren egileekin. Benitok eta Mazpulek pasa den abenduaren 20an aurkeztu zuten liburua. Esanahi handiko data da hori Pasaiako arrantzaleentzat. Halako egun batez, 1998. urtean, Marero itsasontzia desagertu zen, eta, harekin batera, zortzi arrantzale pasaitar. Azken 40 urteetan euskal itsasertzean gertatu diren 43 naufragioen gaineko dokumentazioa bildu dute liburuan. Aurkezpena bihar izango da (ostirala) 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.