Karmenetako Emakumeen Danborradak batzarrera deitu du

2018ko danborradaren gaineko xehetasunak bilera ireki batean erabaki nahi dituzte.

Trintxerpeko Emakumeen Danborradak bilera ireki bat antolatu du astelehenerako (hilak 7). 19:30ean hasiko da bilera, Karmengo Amaren parrokiako sotoetan. Deitzaileek barrutiko emakume guztiak deitu dituzte parte hartzera, “danborradako partaide direnak eta ez direnak, guztien artean 2018ko danborradaren xehetasunak erabakitzeko. Karmengo Jaietan urtero kaleratu ohi diren bost danborradetako bat da Emakumeen Danborrada.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.