Laura Zunzunegi Espainiako txapeldun

Piraguista pasaitarrak urrezko domina irabazi du asteburuan Mallorcan jokatu den Espainiako iraupeneko ur lasaietako piraguismoko txapelketan.

Ezkerretik eskuinera goian, Eider Irazu, Iñaki Lois entrenatzailea, Maddi Tarragona, eta Carlos Urruzola; Behean, Laura Zunzunegi eta Aiora Irazu.

Urrea lepoan itzuli da Laura Zunzunegi palista pasaitarra Mallorcatik. Han jokatu da asteburuan Espainiako Etorkizun Oparoko Gaztetxoen iraupeneko ur lasaietako piraguismoko txapelketa, eta Zunzunegi kadete B Mailan lehiatu da, Donostia Kayak taldearekin. Garaipen sendoa lortu du Mallorcan Zunzunegik, etorkizun handiko kirolari izan daitekeela erakutsiz. Estropadaren hasieratik jarri da buruan, eta esprintean nagusitasunez gailendu da, bere ubera jarraitzeko gai izan den piraguista bakarrari erraz irabazita. Bi brontze Zunzunegirena, baina, ez da domina bakarra izan. Brontzezko domina bana irabazi dituzte Aiora Irazu oiartzuarrak kadete A Mailan eta Maddi Tarragona errenteriarrak 2. urteko Haurren Mailan. Esprint estuan lortu du podiumera igotzea piraguista oiartzuarrak, eta Tarragonak, bere aldetik, nahiko erraz eutsi dio estropadako hirugarren postuari. Eider Irazu oiartzuarrak lehen urteko Haurren Mailako proban seigarren izan dela eta Carlos Urruzola pasaitarrak Kadete B Mailan oso lan txukuna osatu duela jakinarazi dute baita ere Pasaia Kayakeko arduradunek.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.