Madalenetako omendua proposatu dezakete elkarteek

Elkarteek omendu nahi duten pertsona eta elkartearen izena eta omendua izateko arrazoiak azaltzen dituen idatzia aurkeztu behar dute.

madalenak.txupinazoa

Txupinazoa botako du omenduak.

Madalenetan pertsona edo elkarte bat omenduko du udalak, eta horretarako, Errenteria-Oreretako elkarteek proposamena egiteko epea zabaldu du. Zu! Zure Udala zerbitzuan pertsona edo elkartearen izena eta omendua izateko arrazoiak azaltzen dituen idatzi bat aurkeztu behar dute, hilaren 21era arte. Omenduak madalenei hasiera emango dien txupinazoa jaurtitzeko ohorea izango du, eta omenaldirako prestatutako ekitaldian oroigarri berezi bat jasoko du. Gainera, udalak jaietan antolatutako ekitaldi instituzionaletan leku berezia izango du gordeta, hala nahi izanez gero.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.