Mantentze lanak egingo dituzte Trintxerpeko igogailu publikoetan

Lanak bitartean zerbitzutik kanpo egongo dira igogailuak.

trintxerpe, igogailua Mantentze lanak egiten ari dira Trintxerpeko igogailu publikoetan eta ondorioz zerbitzutik kanpo egongo direla iragarri du Pasaiako Udalak. Andonaegiko igogailuan, Arrandegi eta Donostia kaleen artekoan, atzo aritu ziren lanean eta igogailua jada normaltasunez ari da funtzionatzen behealdean. Gaur, berriz, Donostia eta Urgull kaleak lotzen dituen igogailuan ari dira lanean, Trintxerpeko goialdean, eta honenbestez, igogailua zerbitzutik kanpo egongo dira 18:30ak bitartean. Bihar, azkenik, Errenteria kaleko igogailuan egingo dituzte lanak, eta igogailua 08:30etik 18:30era bitartean izango da zerbitzutik kanpo.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.