Musika eskolako matrikulazio epea zabalik dago

Ikasle ofizialek hilaren 7tik 18ra bitartean izango dute hurrengo ikasturterako matrikula egiteko aukera; Ikasle berriek berriz, hilaren 21etik 25era arte.

tomas.garbizu

Lezoko musika eskolaren ataria.

Tomas garbizu Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu du. Ikasle ofizialek hilaren 7tik 18ra bitartean izango dute hurrengo ikasturterako matrikula egiteko aukera, eta  hilaren 25erako tresna aukeraketa egin beharko dute. Ikasle berriek berriz,  hilaren 21etik 25era arte egin beharko dute matrikula. 4 eta 7 urte arteko haurrei dago zuzenduta, eta helburua, pedagogia sistemaren bidez, haurren adierazpenerako, musikarako eta mugimendurako gaitasuna esnatzea eta garatzea da. Musika eskolak eskaintzen dituen instrumentuak honakoak dira: trikitia, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, aordeoia, tronpeta, gitarra eta bateria. Matrikula musika eskolan egin behar da, 16:15etik 20:00etara. Ikasturte berria irailaren 4an hasiko da, eta egun bat lehenago 17:00etan aurkezpena egingo dute eta musika tresnen banaketa egin. Informazio gehiago lortzeko 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidal dezakete interesdunek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.