Saskilagunek bosgarren postuan bukatu dute liga
Hernaniren etxean galduta, koska bat gorago bukatzeko aukera galdu du; Power Rangersek play-offetan ezin izango du egon
Oiartzungo Saskilagunek bosgarren postuan bukatu dute denboraldia. Larunbatean jokatu zuten azkeneko partida, Hernanin, eta ezin izan zuten garaipenik lortu. Sailkapenaren goiko aldean bukatu baldin badute ere, ez zuten Bigarren Mailako ibilbidea modu onean hasi. Hala ere, bolada bikaina harrapatu zuten neguan, eta bederatzi partida irabazi zituzten jarraian.
Bestalde, areto futbolean, Power Rangersek kale egin zuen atzo goizean. Play-offetara joateko txartela lortzeko, partida derrigorrez irabazi behar zuten, baina baloiak ez zuen nahi Gorka Margoak Makax taldearen atean sartu. Datorren urtean izan beharko du.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila- Beti Gazte-Oiartzun: 1-1.
- Oiartzun B-Deusto Donostia: 1-2.
- Oiartzun-Amara Berri: 3-0.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila- Oiartzun-Alustiza Autobusak Orio: 8-2.
- Power Rangers-Gorka Margoak Makax: 3-3.
- Aurrera-Miren Taberna: 6-2.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila- Hernani-Oiartzungo Saskilagunak: 49-40.
