Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Altamira hobetzeko prozesu parte hartzailea abiaraziko dute

Lezoko Udalak 40.000 euro bideratuko ditu auzo interbentzioak egiteko; anfiteatroadagoen parkea hobetzeko diru partida herritarrei entzunda erabakiko dute

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2018/05/08
altamira parte hartze prozesua

Miguel Angel Sanchezek eta Jesus Mari Martiarenak aurkeztu dute parte hartze prozesua.

Lezoko Udalak Altamira auzoa hobetzeko prozesua martxan jarriko du. Datorren larunbatean, hilak 12, hasiko da eta hilaren 27ra arte iraungo du. Gaur aurkeztu dute prozesu hori, auzoko anfiteatroan. Jesus Mari Martiarena alkatea eta Miguel Angel Sanchez Hirigintza zinegotziak eman dituzte azalpenak. Tokia ez dute kasualitatez aukeratu. Izan ere, 40.000 euro bideratuko dituzte auzoa hobetzera, eta diru partida horretaz gain, beste kopuru bat gordeko dute anfiteatroa dagoen parkerako. Diru kopurua zein izango den erabaki baino lehen, bizilagunei entzungo diete. Horretarako, auzotarrek beren ekarpenak egin ditzakete, nahiak, beharrak eta kezkak azalduz. Hainbat modu izango dituzte horretarako. Alde batetik, udalak eskuorriak bidaliko ditu auzoko etxe guztietara, eta behin beteta, Altzate auzo elkartean eta igerilekuetan jarriko dituzten buzoietan utz daitezke eskuorri horiek. Hori 12tik 27ra egunero erabil daitekeen bidea izango da. Bestela, beste data batzuk jarri dituzte, prozesu indartze aldera. Hilaren 16an auzo elkarteko terrazan informazio karpa bat jarriko dute. Gainera, hilaren 23arako auzotarrentzako tailer bat antolatuko dute, 18:00etatik aurrera. Kasu horretan, besteak beste, Altamirako parkeak izan ditzakeen erabilerei buruz ariko dira. Gainera, udalaren webgunera inkesta bat igoko dute. Udal gobernuko kideek azaldu dutenez, euren helburua herria herritarren beharretara ahalik eta gehien egokitzea da. Horretarako, auzoz auzo prozesuak martxan jarri dituzte, eta orain iritsi da Altamiraren txanda.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.