Osasunaren alde, eta errauste plantaren kontra bildu dira Lezon

Errauste plantak osasunean eragin ditzakeen kalteez ohartarazi du Lezon Ondo Ai Ginen taldeak. Plantako lanak "berehala" geldi daitezela eskatu dute.

lezo.barrukoa

Mobilizazioan parte hartu zutenak, plazako elkarretaratzean.

Lezon Ondo Ai Ginen taldearen ekimenez, mobilizazioa egin zuten ostiral arratsaldean herrian, Osasunaren alde, errausketarik ez lemapean. Lehenik, anbulatorioaren parean bildu ziren bertaratu zirenak, ondoren, Gurutze Santuaren plazara joateko. Bi tokietan elkarretaratzeak egin zituzten. Taldeak ohartarazi duenez, Zubietako errauste plantak 12 sustantzia toxiko sortu eta isuriko ditu, “mugagabe eta kontrolik gabe. Gipuzkoarroi hau ezkutatzea oso larria iruditzen zaigu”. Hori kontuan hartuz, Zubietako lanak “berehala” gelditzeko eskatu zuten, eta horren alternatiba “merke eta osasuntsuak” badaudela.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.