Ordiziaren kontra jokatuko dituzte joaneko partida; esku huska aritzen diren pilotariek hurrengo asteburura arte itxoin beharko dute
Datorren asteburuan hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa, bere modalitate guztietan. Oiartzuarrek esku hutsean eta palan ariko dira. Erremintarekin jokatzen dutenak izango dira debuta egingo dutenak.
Ostiralean jokatuko dituzte final laurdenetako norgehiagoken joaneko partidak, larruzko paletan eta pala motzean. Goierriraino joango dira, Ordiziaren aurka jokatuko baitute. Beti-Alai pilotalekuan izango dira partidak, 20:10ean hasita. Itzuliko partidak hurrengo asteburuan izango dira.
Esku huska ariko diren pilotariek, berriz, hurrengo astean hasiko dute ibilbidea. Oiartzuarrak final zortzirenetan sartu dira, eta kasu horretan ere bai, goierritar batzuek izango dituzte arerio. Zehazki, beasaindarrak. Joaneko partidak tren egileen etxean jokatuko dituzte, eta itzulikoak hilaren 27ko asteburuan izango dira.