Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ttipi-ttapa, ttipi ttapa, Redadegera

'Bretainiako Korrika'-n parte hartzeko autobusa aterako da gaur gauean Oiartzundik; 24 lagun joango dira, eta ostiral eta larunbatean egingo dute korri

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/05/09
redadeg oiartzun bidaia

Saioa Ballesteros (AEK), Amaia Arruti (AEK), Aritz Gonzalez (Ikastola), Josune Cousillas (Kultura zinegotzia) eta Joxe Ostolaza (Senidetza elkartea).

AEK-k urte bakoitietan antolatzen du Korrika. Aurten urte bikoitia da, eta ez da Korrikarik egongo. Arantza hori kentzeko —eta elkartasunagatik, noski—, Oiartzundik autobusa irtengo da gaur gauean. Helmuga Bretainia izango da; zehazki, hango Redadeg. Bretoieraren aldeko lasterketa da, eta Korrikaren eredua jarraituta lortu zuten. Euskal Herrikoan bezala, eragileek Bretainiakoan ere kilometroak erosten dituzte. Oiartzungo lau eragilek kilometro bana erosi dute Redadegen: Oiartzun-Karaez Senidetza Batzordeak, Haurtzaro Ikastolak, udalak eta Oarsoaldeko AEK-k. Guztira, 24 lagunek bat egin dute deialdiarekin. Gaur atera eta igandean irtengo dira, 22:00etan. Hamabi bat orduko bidaiaren ondoren, Karaezeko udaletxean harrera instituzionala egingo diote Oiartzungo ordezkaritzari. Udalaren izenean joango dira Domi Azpiroz eta Josune Cousillas zinegotziak. Bihar ongietorriaren txanda izango da, baina ostiral eta larunbatean zapatilak jantzi beharko dituzte, bretoieraren aldeko lasterketan parte hartzeko. Bidaiaren aurkezpena aprobetxatuta, Oiartzungo Udalak senidetza batzordeari eskerrak eman dizkio: “Senidetza Elkarteak 1994an gure bi herriak senidetu zirenetik Bretainia eta Euskal Herriaren arteko harremanak indartzeko egin duen lana eskertu nahi du”. AEK eta Haurtzaroren lana ere aitortu dute, Euskal Herrian euskara sustatzeagatik eta bretoierari emandako laguntzagatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.