'Zauri Bolodia' aurkeztuko du Guillanek Noski Liburu dendan

Solasaldi-errezitaldia antolatu dute liburua aurkezteko, eta Ainara Gurrutxaga aktorea izango du bidelagun.

Oier Guillan.

Oier Guillanek bere azken liburua aurkeztuko du Bihar Errenteriako Noski liburu dendan.

Oier Guillanek Zauri Bolodia (Txalaparta, 2018) bere azken liburua aurkeztuko du bihar Noski liburu dendan. Solasaldi-errezitaldia antolatu dute liburua aurkezteko, eta Ainara Gurrutxaga aktorea izango du bidelagun. Gurrutxagak egindako galderak, liburuaren pasarteekin erantzungo ditu Guillanek. Eguneroko gisa eraikitako liburua da Zauri Bolodia. Aktore abtek hamabi urtez izandako esperientziak kontatzen ditu, arte eszenikoen, sorkuntza prozesuen, esperientzia kolektiboen inguruan. Pasioa eta adiskidetasunaren gaineko liburua da Guillanen azken lana, eta hainbat literatur generoetan kokatzen da, nobela, saiakera, antzerkai eta poesia batik bat. Liburua Idoia Beratarbide Arrieta artistak ilustratu du. Biharko aurkezpena 19:00etan izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.