Pasaitarrek eskualdeko igerileku estaliak erabiltzeko aukera izango dute

Abonu bakarrarekin eskualdeko kirol instalazio guztietara sartzeko aukera izango dute.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekua dago pasaitarrek aurrerantzean erabili dezaketenen artean.

Udalak jakinarazi duenez, Pasaia Kirol Txartelarekin pasaitarrek neguan Galtzaraborda, Fanderia, Elorsoro eta Bekoerrotako igerilekuak erabili ahal izango dituzte. Udan, berriz, Galtzaraborda eta Elorsoroko igerileku estaliak erabili ahal izango dituzte. Pasaiako Udalak eskualdeko gainontzeko udalekin adostutako hitzarmen baten bidez adostu dute erabilera, baina udako kanpoko igerilekuak hitzarmenetik kanpo geratu dira, udalak azaldu duenez “edukiera arrazoiengatik”.
Interesa duten erabiltzaileek ondoko kuotak ordaindu behar dituzte:
  • urteko 279,89  euro banakako txartelak, eta
  • urteko 350 euro familiako txartelak.
Udalaren arabera, “kopuru horiek Pasaiako abonamenduaren eta igerilekuetan indarrean diren abonamenduen batura baino txikiagoak dira”; eta txartelak abantaila handi bat duela defendatu du: instalazio batean baino gehiagotan erabiltzeko aukera. Izaskun Gomez alkateak “oso balorazio positiboa” egin du akordioaz: “Sistema hau erosoagoa da erabiltzaileentzat, kuota txikiagoa da, eta hainbat instalazio erabiltzeko aukera ematen du”.
Beste hobekuntza bat ere aipatu dute. Modalitate berriko abonatuek euren udalerrian ematen ez diren ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute, beti ere norbere herrian lehentasunari eutsiz.
“Eskualdeko igerilekuak erabiltzeko hitzarmenak pasaitarren aspaldiko eskaera bati erantzuten dio”, ohartarazi du Gomezek, eta alderdi guztiei eskerrak eman dizkie erakutsi duten prestasunagatik. Hitzarmena indarrean egongo da 2020ko abenduaren 31 arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.