Moncayora Urdabururekin

Zaragoza eta Soriako probintzien artean kokatutako Moncayo mendira irteera egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak ekainaren 9 eta 10ean.

Moncayora egingo du irteera Urdaburuk.

Zaragoza eta Soriako probintzien artean kokatutako Moncayo mendira irteera egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak ekainaren 9 eta 10ean. Autobusa larunbatean aterako da 07:00etan Zumardiko geltokitik eta 07:15ean Aritzetatik. Irteeran parte hartuko dutenek eguneko motxila eraman beharko dute. Larunbatean Alcala de Moncayoko aterpean lo egingo dute, pentsio erdian. Irteeraren prezioa 70 eurokoa da eta 30 lagunek baino ezingo dute parte hartu. Izena eman nahi dutenek Urdabururen web orrian egin behar dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.