Niessen elkarteak antolatu duen mus txapelketak baditu irabazleak: Esteban Andueza eta Agustin Maritxalar.

Bikote irabazlea garaikurra eta saskiarekin. Argazkia: Niessen Elkartea
Niessen elkarteak antolatu duen mus txapelketak baditu irabazleak: Esteban Andueza eta Agustin Maritxalar. Joan den hilaren 16an hasi zen txapelketa, zazpigarrenez, eta pasa den ostiralean amaitu. Bertan 32 bikotek hartu dute parte, eta antolatzaile izan den Fernando Lopetegik txapelketan izan den bikoteen arteko “giro ederra” nabarmendu du.
Bigarren, Lazaro Eskudero eta Imanol Eskudero sailkatu ziren.