Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako Itsas Festibalera kotxean ez etortzeko eskatu dute

Herrira ezingo denez autoz iritsi, Renfe, Euskotren eta Lurraldebuseko zerbitzuak indartuko dituzte.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/05/14

Garraio publikoa indartzeko eskainiko diren zerbitzuen berri eman dute gaur.

Jende etorrera “masiboa” espero dute Pasaian Itsas Festibala bitartean, eta herria kolapsatu ez dadin bisitariei auto partikularretan ez etortzeko eskatu diete. Itxita egongo dira trafikoarentzat Trintxerpe, San Pedro eta Donibane, eta soilik egoiliarrei, larrialdi zerbitzuei eta garraio publikoari erraztuko zaizkie sarrera-irteerak, herri barruko aparkalekuak soilik egoiliarrentzat gordeko dituztelako. Gaur goizean iragarri dituzte trafiko aldaketak, eta era berean, garraio publikoa indartzeko hartuko dituzten neurriak jakinarazi Gipuzkoako aldundiaren egoitzan egin duten agerraldian. Han izan dira Izaskun Gomez Pasaiako alkatea, Marisol Garmendia Lurralde Antolamendu eta Mugikortasun diputatua eta Maite Cruzado, aldundiko turismo zuzendaria. Izaskun Gomezek azaldu duenez, herriko erdigunea oinezkoentzat gordeko dute eta bisitariei garraio publikoan etortzeko eskatu die, hala egin ezean festibala bisitatzeko aukerarik gabe gera daitezkeela ohartaraziz. Trena, eta topoa gomendatu ditu, edukiera handiagoa dutelako, baina  autobus zerbitzuak ere indartuko dituztela iragarri du. Zerbitzu horien gaineko informazioa konpainia bakoitzaren webgunean ez ezik, Pasaiako Itsas festibalaren webgunean kontsultatu ahalko dela jakinarazi du alkateak. Motora eta txu-txu trena Horrez gain, herri barruan mugitu ahal izateko motora zerbitzua egongo dela iragarri du alkateak. Trintxerpeko Hospitalillotik Donibaneko Bizkaia Plazara joango da motora, eta handik San Pedrora. Motoraren txartelak euro bat balio du, baina egunerako bonuak ere salduko dituzte, 5 euroan, nahi adina bidaietan erabiltzeko aukerarekin. Ostegunean 17:00etatik 21:00etara egongo da motora erabilgarri, eta ostiral eta larunbatean 10:00etatik eta 21:00ak arte. Txu-txu tren bat ere ibiliko da Trintxerpe eta San Pedro artean ostirala eta larunbatean, 10:00etatik 21:00etara. Trenerako txartelak euro batean salduko dituzte. Horiez gain, Ipar Euskal Herritik heldu daitezkeen bisitariekin pentsatuta, Ficoban doako aparkalekua atonduko dute, handik jendea EuskoTrenera (topora) bideratzeko. Autobusak maizago, baita gauez ere Mugikortasun diputatu Marisol Garmendiak Lurraldebus konpainiak eskainiko dituen zerbitzuen berri eman du, eta besteak beste iragarri du asteburuan lan egunetako ordutegiei eutsi eta autobusak ordu laurdenero ibiliko direla San Pedro eta Donibanetik. Gauez ere autobus zerbitzuak egongo dira, 23:00etatik aurrera eta 04:00ak bitartean. 15 minutuero ibiliko da San Pedroko gaueko autobusa, eta 20 minutuero Donibanekoa. Horrez gain, Errenteriatik Donibanera autobus zerbitzu berezia jarriko dutela iragarri dute, bi geltokiekin: Nafarroa etorbidean eta RENFEko geltokian. 19:00etatik aurrera eskainiko du zerbitzua egunero, batez ere Irun aldetik etorriko den jendeari zerbitzua erraztu asmoz. Garmendiak jakinarazi duenez, Lurraldebusek bere webgunearen bidez emango du zerbitzu guztien gaineko informazioa eta gogoratu du telefono bat ere badela erabilgarri. Interesdunek 900 300 340 telefonora dei dezakete 08:00etatik 20:00etara informazio gehiago behar izatekotan.                        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.