'Sitio distinto' aurkeztuko dute Trintxerpen

Euskal Herriko galiziar komunitatearen gainekoak biltzen ditu dokumentalak, eta Pasaiak, noski, pisu berezia du ikus-entzunezkoan.

Davide Cabaleiro, Sitio Distinto

Davide Cabaleiro, ‘Sitio Distinto’ film dokumentalaren zuzendaria

Ostegunean ospatzen da Letras Galegas Eguna eta ospakizunaren bezperan (hilak 16) aurkeztuko dute Sitio Distinto dokumentala Trintxerpen, 19:30ean, alkateordetzan. Aurkezpenean dokumentalaren zuzendari David Cabaleirok parte hartuko du eta ondoan izango du Pasaiako galiziarrak biltzen dituen Fato Cultural Galego elkarteko kide Xose Estevez. Proiekziorako sarrerak bi euro balio du eta Trintxerpeko liburutegian eros daiteke osteguna bitartean 10:00etatik 12:45era eta 16:00etatik 19:45era. Dokumentala XIX. mendeko azken urteetatik gaur egun arte egindako bidaia bat da eta azaltzen du zergatik etorri ziren galegoak Euskal Herrira; eta, batez ere, zergatik geratu ziren. Galiziar eta euskaldunen arteko harremanetan ere sakontzen du ikus-entzunezkoak, eta, Pasaiak, nola ez, badu toki jasotako testigantzetan.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.