Unzue, Elomendi eta Monreal lotuko dituzte hilaren 27an; zazpi orduko ibilbidea egin nahi duenak izena emateko aukera du
Elomendira igoko dira oiartzuarrak.
Girizia elkarteko mendi sailak txangoa antolatu du Nafarroara, hilaren 27an. Zehazki, Noain-Elortzibar eskualdera abiatuko dira. Unzue herrian hasiko da txangoa, eta Elomendi igoko dute, Elo herrian bukatzeko. Carrascal eta Alaitzetik ere pasako dira. Guztira, zazpi orduko ibilbideari aurre egin beharko diote.
Txokolategian eman daiteke izena, edo
Giriziaren webgunean. Goizeko zazpietan irtengo dira, Haurtzaro ikastolako aparkalekutik. Autobusaren prezioa hogei eurokoa da.