Gipuzkoa Argitu egitasmoaren barruan, saioa egingo dute hilaren 31n; energia kontsumoa murriztea da tailerren helburua
Argi kontsumoa nola murriztu erakutsiko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Lezoko Udalarekin elkarlanean, tailerra antolatu du hilaren 31rako. Gipuzkoa Argitu programaren barruan, elektrizitate kontsumoari buruzko datuak irakurtzen ikasteko saioa egingo dute. Donibane kaleko kultur aretoan izango da, 18:00etan hasita.
Izena eman beharko da lehenago, eta horretarako epea hilaren 28an itxiko dute.
E-posta bidez egin daiteke, edo telefono bitartez (628 53 23 03, 09:00etik 17:00etara).
Gipuzkoa Argitu programak helburu du herrialdeko sektore ezberdinetan (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak eta abar) energia kontsumoaren murrizketa lortzea. Horretarako, eraginkortasuna handitzea bilatzen dute. Antolatzen duen aldundiko departamenduak hainbat baliabide jartzen ditu. Honakoak dira: aurrez aurreko prestakuntza-saioak, online tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza zerbitzua Energia Azoketan,
Gipuzkoa Argitu programaren webgunea…