Jantziaren Zentroak Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du

Museoen Egunaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du Jantziaren Zentroak, eta doan zabalduko ditu ateak ostiralean 19:00etatik 21:00etara.

30 jantzi berri ikus daitezke Jantziaren Zentroan.

30 jantzi berri ikus daitezke Jantziaren Zentroan.

Museoen Nazioarteko Eguna izango da ostiralean (hilak 18), eta Jantziaren Zentroak bat egin du. Horren harira, ateak doan zabalduko ditu 19:00etatik 21:00etara. Jantziaren Zentroa kudeatzen duen Iraultza Dantza Taldeko kideak bertan izango dira bisitarien galdera eta zalantzak argitzeko. Ostiralekoarekin, aurten antolatzen duen bigarren ate irekien eguna du Jantziaren Zentroak, eta iaz, Museoen Nazioarteko Egunaren harira 120 lagun bertaratu zirela Jantziaren Zentrora azaldu dute. Asteburu eta jai egunetan izaten da zablik zentroa, eta bisita gidatua egin nahi duen edonork aurrez hartu behar du ordua Errenteriako Turismo bulegoaren 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta, edo posta elektronikora mezua bidalita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.