Otxote topaketa egingo dute igandean

Aurten emakumeek osatutako bi otxotek hartuko dute parte topaketan, Bilboko jatorki eta Irungo Nayade, hain zuzen ere.

Karnaba Otxotea dago Otxote topaketaren antolaketaren atzean.

Errenteria Hiria Otxote Topaketa antolatu du zortzigarrenez Niessen Elkarteak. Igandean egingo dute topaketa, eta sei otxotek hartuko dute parte bertan: Baionako Aizkoa, Iruñeko  Gizonok, Bilboko Jatorki eta Txipli Txapla, Irungo Nayade, eta antolatzaile den Oreretako Karnaba otxoteek. Tradizionalki gizonek osatzen dituzte otxoteak, baina aurten emakumeek osatutako bi otxotek hartuko dute parte topaketan, Bilboko jatorki eta Irungo Nayade, hain zuzen ere. Aurten aurretik egingo dute otxoteek kontzertu orokorra. Madalenaren basilikak hartuko du hori, 12:00etan hasita. 13:30etik 14:30era, berriz, herriko hainbat tabernetan izango dira kantari otxote guztiak batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.