Egitasmoan murgilduta dauden herriko zortzi enpresa txiki eta ertainek bilera egingo dute hilaren 24an, bibliotekan
Lanin-en aurkezpena.
Lanin-ek, Oiartzungo enpresa txiki eta ertainak euskalduntzeko planak, bere bidea egiten jarraitzen du. Proiektuaren barruko langunea datorren ostegunean, hilak 24, elkartuko da, Manuel Lekuona bibliotekan, 19:00etan.
Zortzi enpresa daude, oraingoz, Lanin-en buru belarri sartuta. Bakoitzak bere egoeraren eta baliabideen araberako konpromisoak hartuko dituzte, euren lantokian euskalduntzeko. Honakoak dira sartuta dauden enpresak: Easo Motor; Elikaesport; Inal; Irusta; Lurauto; Saiplast; Urkia eta Zabaleku informatika.