Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzungo Sortuk Miribillara joateko deia egin du

ETArik gabeko eszenatoki berrian, bake oso eta iraunkorraren zein Euskal Herriaren askapenaren alde lanean jarraitzeko bultzada izango da ekitaldia

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/05/17
oiartzun sortu baietza sortzen

Ezker abertzaleko kide ugari hurbildu zen Hipatiaren lorategira.

Agerraldi jendetsua egin zuten atzo —asteazkena— Hipatiaren Lorategian, Oiartzungo Sortuk deituta. Larunbatean Bilbora joateko deia zabaldu zuten bertan, baita egungo testuinguru politikoaren kokapen txiki bat ere. Izan ere, gaur bete dira bi aste ETAk bere desegitea iragarri zuenetik. Erabaki horrek etorkizunari ate bat ireki diola ziurtatu zuten, “nahiz eta batzuek itsu eta gorrarena egin”. Etorkizun horrek nolakoa izan behar duen irudikatu zuten: “Elkarbizitza eredu demokratikoan oinarrituta egon beharko du, eta Euskal Herria demokratizatzeko, pertsona guztiek eskubide guztiak izan beharko dituzte”. Gainera, Euskal Herriak bere etorkizunari buruz galdetua izan behar duela berretsi zuten. Gaineratu zutenez, ezker abertzaleko kideek etorkizun berri hori eraikitzeko konpromisoa dute: “Geurea herri bizia da, amets egiten duena, aspirazioak dituena. Aspirazio horiek urratzeko tentazioa dute batzuek, baina guk lanean jarraituko dugu pertsona librez osatutako jendarte askea lortu arte”. “Bultzada aro berriari” Zabaldu berri den aro berriari bultzada bat eman behar zaiola iritzi dute Oiartzungo Sortuko kideek. Arrazoiak zerrendatu zituzten: “Etorkizuna parez pare irekita izan nahi dugulako; bultzada berria behar dugulako; bake osoa, bidezkoa eta iraunkorra nahi dugulako; eta herri gisa askapen nazional eta sozialean aurrera egin nahi dugulako ere bai”. Horregatik, datorren larunbatean, hilak 19, Bilboko Miribilla auzoko kirol pabiloira joateko gonbita luzatu dute. Sortuko ekitaldi nazionala antolatu du bertan, 17:30etik aurrera, Baietza Sortzen, Konpromiso eta ilusioak eraberritzen lelopean. Euskal Herri osotik etorritakoak ez ezik, urte luzez bidaide izan dituzten nazioarteko kideak izango dira bertan: Sinn Fein eta Corsica Liberako zuzendaritzetako ordezkariek, besteak beste. Bilbora joateko autobusen zerrendak Potte, Kastro Berri eta txokolategian jarrita daude. Bihar, ostirala, kenduko dituzte zerrendak. Oiartzungo Sortuk herriko ezker abertzaleko kideei, agerraldia bukatzeko, gonbita luzatu zieten: “Baietza sortzen eta aukerak irekitzen jarrai dezaten eskatzen diegu, baita borrokarako konpromisoa eta ilusioa eraberritu eta lanean jarraitzeko. Maiatzaren 19an, denok Miribillara!”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.