Urtzi Olaziregi Beira taldeko oiartzuarrak Bassk proiektua plazaratu du; lau abesti dira, oraingoz, euskarri digitalerako
Urtzi Olaziregi, argazkiaren eskuinean, Beira taldearen disko berrienaren aurkezpenean.
Urtzi Olaziregi Beira taldeko baxu joleak proiektu pertsonal bat abiarazi du. Bassk izena jarri dio, eta lau musika pieza konposatu ditu, oraingoz. Horretarako, baxua momentu batez alde batera utzi, eta pianoa, txeloa, biola eta biolinak erabili ditu.
Musika lasaia da, eta ukitu modernoa du
Behin izanak abestiak; lehen entzunaldian Flight Facilities talde elektronikoak Melbourneko Orkestra Sinfonikoarekin emandako kontzertuko zatiak gogorarazten du.
Olaziregik ez du Basskekin kontzerturik emango, eta ez du formatu fisikoan kaleratuko. Bere helburua Interneten igotzea da, Youtubeko kanal propioan. Egin ahala igoko ditu sarera. Lehenengo abestiko bideoa Goren Alkizak egin du. Hona hemen elkarlanaren emaitza.
https://www.youtube.com/watch?v=iUbsnXSNlh0&feature=youtu.be