Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Festa motzak dira, baina maiteak

Gaur hasiko dira Lezoko mendekosteak, Zabarre pirataren etorrera berezi batekin. Igandera arte 32 ekitaldi antolatu dituzte herriko talde eta eragileek, askotariko adin eta pertsonentzako

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2018/05/18
mendekosteak.hasiera

Iaz, Zabarre pirataren zain, lezoarrak.

Bukatu da lehortea. Auzoko jai batzuk aparte utzita, hemen dira Oarsoaldeko lehen festa indartsuak. Gaur arratsean hasiko dira Lezoko mendekosteak. Laburrak baina intentsoak izango dira igandera arte luzatuko diren festak. Herriko talde eta eragileek, guztira, 32 ekitaldi kontzentratu dituzte hiru jardunaldi horietan. Urtero bezala, Zabarreren etorrerak emango die hasiera festei. Aurten berezia izango dela iragarri dute, baina beste zehaztasunik eman ez dutenez, kaira joan beharko da 17:45ean, sorpresa zein den ikustera. Handik plazara abiatuko da segizioa, eta alkate txikiek pregoia irakurriko dute. Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabalek eta Aiora Intxaurrandieta Amianok izango dute ohore hori. Berritasunei dagokienez, orain arte bakoitzak bere aldetik egin zuen afariak elkartuko dira gaur gauean: piratek eta gazte asanbladak antolatzen zituzten afariek bat egingo dute. Guztira, 400 lagun inguru elkartuko dira herriko plaza nagusian. Ez da zifra makala: Lezoko erroldaren %6,6 da hori. Beste berritasun bat Lezo Herri Eskolako muralaren margotzea izango da. Ikastetxe horretako hainbat ikasle Judas Arrieta artista hondarribiarrarekin ari dira lanean, eta bihar goizean bukatuko dute ikasketa prozesu hori. Bihar arratsaldean, beste zentzu batean, sagardo eguna ospatuko dute, urteurren biribilarekin: hogeigarren aldiz egingo dute. Gainera, kale antzerkiarekin gozatzeko aukera egongo da, igande arratsaldean, festak bukatu baino lehen. Markeliñe eskarmentu handiko taldeak Andante ikuskizun ibiltaria zabalduko du herriko kaleetan. Aldi berean, raketisten jarduera jendartean zabaltzeko hainbat jarduera egingo dituzte jaiak bitartean. Hemen horien berri. Jarrera sexistei ez Eraso sexisten aurrean herritarrek jarrera aktiboagoa izan dezaten eta eraso sexistarik gabeko jaien alde egiteko, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina egingo du udalak. Horri begira, indarkeriarik gabeko gunea jarriko du Gurutze Santuaren plazan hilaren 18an, larunbata, 18:00etatik 21:00etara Emagin elkartearen eskutik. Helburua eraso matxista, sexista, homolestransfobo eta arrazistarik gabeko jaiak aldarrikatzea da. Karpan banatuko dituzten txapak soinean janztera animatu dituzte, eta udalak ere pankarta bat jarriko du. Aurten ere emakumeen elkarteekin eta jai batzordearekin findu dute egitaraua. Beraz, jarrera horiek alde batera utzita, festa giroan ez murgiltzeko aitzakiarik ez da. Bukatu da lehortea, has dadila festa. Gaurko (ostirala) egitaraua:
  • 17:45ean. Zabarreri ongietorria, kaian.
  • 19:00etan. Zabarre udaletxeko atarira helduko da. Pirata Txikiek pregoia irakurri eta jaiei hasiera emango diete. Gero, Murixkaren agurra eta Munttar Txistulari Taldearekin eta buruhandi eta erraldoiekin, kalejira.
  • 19:30ean. Ordiziako Umore Ona eta Lezoko Aiton Borda abesbatzen emanaldia Gezalan Auditoriumean.
  • 20:00etan. Preso eta iheslarien aldeko kartelada.
  • 21:00etan. Piraten eta gazte asanbladako kideen afaria Gurutze Santuaren plazan. Amaieran Dj Iker, eta jarraian, Dinbi Danba batukada herrian zehar.
  • 22:30ean. Kaskezur eta Los Nitxos taldeak, Txerimuñon.
Hilak 19, larunbata
  • 09:30: Diana eskualdeko dultzaineroekin.
  • 09:30: Motozaleen elkarretaratzea.
  • 10:00: Lezoko Herri Eskolako patioko murala margotzea.
  • 12:00: Buruhandi eta Erraldoeikin kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
  • 12:00: XX. mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
  • 12:30: Kantujira Aiton Bordatik abiatuta.
  • 13:00: Musika Eskolako Banda eta Lezoko Dantzazaleen emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
  • 14:00: Motozaleen bazkaria Saldise plazan. Bitartean motoak ikusgai.
  • 16:00: Truk txapelketa Tiñelu elkartean eta Xake txapelketa Polentzarrene auzoan.
  • 17:00: DJ Festa Karlos Saldise plazan.
  • 18:00: XX. Sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarrarekin Saldise plazan). Hasieran, Lezoko Dantzazaleen Mahai gaineko dantza.
  • 19:00: Buruhandi eta Erraldoeikin kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
  • 20:00: Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan eta jarraian Orkestrina banda jazpana taldearen emanaldia.
  • 23:00: Jaig taldea eta The Graps Lezoko Musika Eskolako taldeen kontzertua, Karlos Saldise plazan. Jarrain, Reggae Gaua: dantzall Sound, Polas Selektah, Sista Kata, eta Bad sound system.
Hilak 20, igandea
  • 09:30: Diana eskualdeko dultzaineroekin.
  • 10:30: Pintxo lehiaketa haur eta gaztetxoentzat Karlos Saldise plazan. Jarraian euskal dantzak.
  • 10:45: Emakume Rakestisten arteko partidua, Bekoerrotako kiroldegiko frontoian.
  • 12:00: Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santauren plazan.  Joseba Ostozala harrian eta Manolo Kañamares eta Fausto Mugerza aizkora lanetan.
  • 12:00: Buruhandi eta Erraldoeikin kalejira Munttar txistulari taldearekin Karlos Saldise plazatik abiatuta.
  • 12:00: Triki-kantu poteoa Gurutze Santuaren plazatik abiatuta.
  • 16:30: Altxorraren bila. Irteera Gurutze Santauren plazatik. Mozorrotuak joateko eskatu dute.
  • 18:00: Pilota partida: alebinak eta amaieran helduak, Goiko Plaza frontoian.
  • 19:30: kale antzerkia: Markeline konpainiaren Andante, Musika Eskolako plazatik abiatuta Gurutze Santuaren plazaraino.
  • 21:45: Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan musika eskolako bandak lagunduta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.