Oarsoaldean ere izan du eragina 'Zerga' operazioak

Zerga izenarekin abiatutako operazio horrek Euskal Herri 50 preso politiko ohiri eragin die, tartean, Oarsoaldeko hiruri.

Guardia Zibila preso ohi baten autoa eramaten. Argazkia: @CYRALAVA

Euskal preso politiko ohien ondasunen aurkako operazioa abiarazi zuen atzo, Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalarekin elkarlanean. Zerga izenarekin abiatutako operazio horrek Euskal Herriko  50 preso politiko ohiri eragin die. Zortzi milioi euroko “zorra” luketela esan du Espainiako Barne ministroak, Juan Ignacio Zoidok, eta beraz, “terrorismoaren” biktimen kalte-ordainak ordaintzeko euren ondasunak bahitzen hasi dira. Tartean, Oarsoaldeko hiru preso ohiri eragin die operazioak HITZAk jakin duenez: Errenteria-Oreretako Idoia Lopez Riaño, eta Juan Lorenzo Lasa Mitxelena; eta Pasaiako, Jose Luis Urrusolo Sistiagari. Operazioaren harira, 45 kontu korronte baino gehiago blokeatu dituzte, eta 30 bat lan nomina aztertzen ari dira, soldataren parte bat kalte-ordainetarako erabiltzeko. Hainbat etxebizitza, lokal komertzial eta aparkaleku ere identifikatu ditu Guardia Zibilak.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.