Jai Batzordean txupina botatzeko proposamenak aztertuko dituzte
Xanistebanak prestatzen dituen taldeak bigarren bilera egingo du asteazkenean; festak parekideagoak izatea ere bilatuko dute
Xanistebanetako Jai Batzordea bigarren aldiz bilduko da datorren asteazkenean, hilak 23. Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira batzordean parte hartzen duten eragileak.
Hainbat gai jorratuko dituzte. Besteak beste, abuztuaren 2ko txupina nork botatzeko proposamenak mahai gainean jarriko dituzte. Gainera, Feminismo zinegotziak eta Berdintasun teknikariak parte hartuko dute, iaz Oarsoaldean egin zen diagnostikoaren harira, festa parekideagoak lortzeko bidean.