[GALERIA] Jende eta kolore enbata

Ikusi Pasaia Itsas Festibaleko larunbateko argazkiak.

Pasaia Itsas Festibala

Ontzigintza tradizionaleko eskolak lehen ontzia uretaratu zuen atzo

Eguraldia lagun, jende uholdea bilakatu da Pasaia Itsas Festibala. Larunbatean, milaka lagun hurbildu ziren badiara, egitarau zabaleko ekitaldietan parte hartzera, eta naturak eta barku tradizionalek eskainitako kolore festaz gozatzera. Goiko irudian, Euskal Herriko Ontzigintza Tradizionaleko Eskolako ikasleek eraikitako lehen ontziaren uretaratzea. Irlandar baten enkarguz egin dute eta, uretaratzean, Lance Lee irakaslea omendu zuten. AEBn ur-bazterreko ontzigintzan aitzindaria izan zen, eta Euskal Herriko eskolak bere izena darama.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.