Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pala txapelketaren 35. ekitaldiak baditu bere txapeldunak

Madalensoro pilotalekuan jokatu dituzte lau kategoriatako finalak; frontoira hurbildu ziren zaleek partida orekatuekin gozatu zuten

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/05/21
Bukatu da Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren 35. jardunaldia. Larunbat arratsaldean jokatu zituzten lau kategoriatako finalak, Madalensoron, giro ederrean. Hurbildu zen zale mordoak partida orekatuekin gozatzeko aukera izan zuten. Hirugarren Mailan, Anoetako Luixa anaiek hamahiru tantotan utzi zituzten Agirre eta Mendigain. Finalean ez ziren ehuneko ehunean aritu, aurrelariak zaintiratua zuelako hankan, eta atzelaria orkatilako arazoekin. Bi anaien arteko kimika ona erakutsi zuten partidan, eta ez zuten txapela eramateko arazorik izan. Bigarren Mailan, berriz, Arrizabalaga eta Lizarralde elgoibartarrek 25-19 irabazi zieten Andueza eta Rodriguez urretxuarrei. Azkeneko tantotan erabaki zen partida, eta faborito zirenek lortu zuten aurreikuspena betetzea. Horretarako laguntza ederra izan zuten: Elgoibartik hurbildutako 25 bat lagunek bikotearen hirugarren jokalari papera bete baitzuten. Emakumeen kategorian, berriz, beste senide batzuek lortu zuten txapela: Aiako Eizmendi ahizpek. Rodas eta Arrillagari irabazi zieten (25-19). Azken horrek, pilotari indartsua izan arren, pilota asko galdu zituen. Gainera, bi ahizpak oso txukun aritu ziren. Gizonen maila nagusiari dagokionez, Salaberria eta Huegun gipuzkoarrek izan ziren onenak, Arriaga eta Undari irabazita. Hamasei tantotan utzi zituzten bizkaitarrak. Partiden ondoren, sari banaketa egin zuten. Girizia elkarteko kideez gain, udaleko ordezkariek —txapelketa antolatzen laguntzen dute— eta Josetxo Gamio zenaren senideek banatu zituzten garaikurrak. Txapelketa behar den moduan bukatzeko, pilotariek Girizian afaldu zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.