Gaur hasi dira epaitzen Oreretako hiru gazteak

"Desordenu publiko terroristak" egozten dizkio auzitegiak, eta fiskalak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du guztientzat.

Hamarnaka lagun bildu ziren ostiralean gazteei babesa adierazteko.

Gaur hasi dira epaitzen Espainiako Auzitegi Nazionalean Oreretako hiru gazteak. Haiekin batera beste gazte beasaindar bat epaitzen ari dira. Laurei, “desordenu publiko terroristak” egozten dizkio auzitegiak, eta fiskalak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du guztientzat.  Azteazkenean izango dute epaiketaren bigarren eta azken eguna. ETB 1ek epaiketaren zuzeneko irudiak eman ditu. Ostiralean gazteei babesa adierazteko elkarretaratzera bildu ziren hamarnaka lagun Herriko plazan Ez da terrorismoa goiburuarekin. Larunbatean berriz, agerraldia egin zuten EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdiek elkartasuna adierazteko eta epaiketaren gaineko irakurketa egiteko. Adierazpen bateratua egin zuten bi alderdiek udaletxeko arkupeetan, eta “irmoki” salatu zuten auziak duen “desproportzionaltasun juridikoa”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.