Mailaz igotzeko kanporaketetan, penaltien bidez irabaztea lortu du, Tolosan; herri berean jokatuko dute finala, larunbatean
Aurten Gipuzkoako Lehen Mailan jokatu ondoren, mailaz igotzeko txartelaren bila dabil Oiartzun Kirol Elkarteko areto futbol taldea. Aurreko asteburuan bukatu zuten liga, eta hirugarren sailkatu ziren. Ondorioz, bigarren sailkatuaren kontra jokatu du play-offetako finalerdia.
Larunbat arratsaldean jokatu zuten, The Nest Zerbezeria-Hirukide Ikastetxearen kontra. Partida bana bukatu zen, eta penalti puntutik erabaki zen nor pasako zen. Oiartzuarrek punteria hobea izan zuten, eta finalean izango dira. Larunbatean jokatuko dute, Tolosan berriz ere, Iurre Taberna-Tolargi taldearen kontra. Usabal kiroldegian izango da, 18:00etan hasita.
Denboraldiko azkeneko partida jokatuko du mutilen futbol talde nagusiak. Karla Lekuonan izango da, eta Mutrikuren bisita jasoko dute. Aho zapore gozoarekin bukatu nahi dute, pasa den asteburuan Pasaiaren kontra galdu baitute.