Pasaiako kirol emaitzak

Pasaiak 3 -1 irabazi dio Oiartzuni, eta sailkapeneko liderrarekin berdinduta dago, 69 punturekin.

Asteburuko partida irabazi ondoren gertuago du Pasaiak igoera. 69 punturekin Ordizia liderrarekin berdindu du puntutan. Hurrengo asteburuan du azken partida, Real Unionen kontra, eta Irundik beste hiru puntu ekartzeko ahalegin guztia egingo dute zuri-gorriek. Areto Futbolean, berriz, Afantxok Kukuyagaren kontra bosna berdinduta agurtu du denboraldia. Harro egoteko moduko denboraldia osatu dute antxotarrek. Laugarren tokian bukatu dute, Laskorain, Otxartabe eta Alipendiren atzetik. Zaleekin ospatu zuten agurra, jai giroan eta esker onez. Erregional Ohorezko Maila: Pasaia 3 – 1 Oiartzun. 1. Erregionala, Igoera Fasea, 1. multzoa. Pasaia 3 – 1 Munibe. 1. Erregionala Kopa, 1. multzoa. Astigarragako Mundarro 0 – 0 Trintxerpe (Astigarragako Mundarrok irabazi du penalti jaurtiketetan). Areto futbola Nazional Liga, 3. Maila Afantxo 5 – 5 Kukuyaga.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.