Haur eskolaren hezkuntza komunitateak goiz pasa antolatu du, hainbat ekitaldirekin

Musika ez da faltako goiza alaitzeko orduan.
Urmendi Haur Eskolak bere eguna ospatuko du datorren igandean, hilak 27. Beren egoitzan goiza pasatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte irakasle eta gurasoek.
10:30ean hasiko dira ekitaldiak, irakasle eta gurasoek antolatutako antzerki emanaldiarekin. Horrez gain, hainbat txoko prestatuko dituzte: talogileena, gozodenda,
photocall-a, aurpegi pintaketa, fruta eta edari txokoa, artelanak…
Gainera, musika instrumentuak jotzen dituzten gurasoek giroa alaituko dute, eta denentzako hamaiketakoa prestatuko dute.