Abaraxka ludotekak datorren ikasturtera arte esango du agur.
Maiatzaren bukaera iristen ari da, eta horrekin batera, ikasturtean zehar egin diren jarduera batzuei agur esateko ordua iritsiko zaie. Kasu horietako bat da Abaraxka ludotekarena. Datorren ostiralean, hilak 25, itxiera festa egingo dute, ludotekaren egoitzaren kanpoaldean.
17:00etan jarri dute hitzordua. Musika zuzenean egongo da, baita zer edo zer jateko aukera ere bai. Horrez gain, ikasturtean zehar bertatik pasatu diren herritar eta eragileei aitortza egingo diete.