Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Altamirak zein lehentasun dituen zehaztu ditu Altzate auzo elkarteak

Lezoko Udalak auzoa hobetzeko aurrera eramaten ari den parte hartze prozesuari ekarpena egin dio Altamirako auzo elkarteak

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2018/05/22
Altamira auzoa altzate

Auzoko eremu berdeetan belarra oso altu dagoela uste du auzo elkarteak.

Lezoko Udalak orain dela bi aste aurkeztu zuen Altamirarako parte hartze prozesua. Auzoa hobetzeko hartu beharreko erabakiak hartu nahi dituzte, bertako biztanleekin kontsultatu ondoren. Altzate auzo elkarteak bere ekarpena egin nahi dio parte hartze prozesu horri, eta lehentasunak zeintzuk diren adierazi dituzte. Lau esparrutan banatu dituzte. Alde batetik, auzorako irisgarritasuna hobetzea nahi dute. Duela gutxi egin zituzten obrak, baina espero zuten emaitzarik eman ez dutela uste du auzo elkarteak: “Sarbide horiek Errenteriatik etortzen direnentzat edo kiroldegira joan nahi dutenei bidea errazten diete. Gure ustez, auzotarrek gehiago erabiltzen dute herrigunea eta auzoa lotzen duen bidea —portutik—”. Gainera, auzoko soto batzuetan sartzeko arrapalak falta direla gogorarazi dute, baita zebrabide batzuetan ere. “Uste dugu”, jarraitu dute, “irisgarritasunaren gaia lasai eta modu sakonean jorratu behar dela, sotoetatik bertatik hasita. Gehienok ez dugu igogailurik, eta Altamiran edadetu asko bizi dira”. Horregatik, iritzi dute igogailuak jartzeko aholkularitza zerbitzua eskatu diote udalari. “Behar izanez gero, Lezoko Udalak eska diezaioke Gipuzkoako Foru Aldundiari diru laguntzak emateko, edo aurrekontuetan partida bat gordetzeko”. Ez dituzte auzoaren goi aldeko bizilagunak ahaztu. Haien etxebizitzetara joatea erraztuko luke igogailu batek, auzo elkartearen arabera. Igerilekuko aparkalekutik anfiteatrora joatera proposatzen dute. Argia, espaloiak eta trena Altzateren bigarren lehentasuna espaloiak konpontzea da. “Orain arte petatxuak jarri dira, baina oraindik zuloak daude eta zaila da bertatik ibiltzea”, esan dute. Zona berdeei dagokionez, esan dute toki askotan belarra luze egoten dela. Kale argiztapenarena da hirugarren lehentasuna. Hainbat farola ez dabiltzala esan dute, eta baten bat gehiago jarriko luketela. “Kanpoan dagoen auzoa da, eta gauetan ez da jende asko ibiltzen. Argiztapena oso garrantzitsua da auzotarron lasaitasunarentzako”, zehaztu dute. Azkenik, Abiadura Handiko Trenaren obrak direla eta, soinu hesiak jartzea eskatu dute. Obren zarata entzuten dela ziurtatu dute, eta trena pasatzen denean entzungo dela esan dute. “Auzoaren ekialdean bizi direnentzat ez da atsegina izango”, iragarri dute. Horregatik, udalari eskatu diote parte hartze prozesua anfiteatroaren eremura muga ez dezan. “Noski, badakigu hobekuntzak behar dituela sarbideetan, eremu berdean eta argiztapenean. Auzoan bueltaxka bat ematea eskatzen diegu, eta bizilagunen benetako beharrak zeintzuk diren entzutea, dirua non inbertitu jakiteko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.