Kexaldiko artisten erakusketa, gaur eta bihar

Kexaldi Kultur Elkarteko kideek ikasturtean zehar egindakoak erakutsi nahi dizkiete herritarrei. Gaurko 19:00etan inauguratuko dute erakusketa.

Kexaldiren erakusketa

Kexaldi Kultur Elkarteko kideek erakusketa jarriko dute gaur eta bihar Antxoko Kultur Etxean. Ikasturtean zehar bertan egindakoak jarriko dituzte ikusteko. Gaurko inaugurazioa 19:00etan izango da, eta 21:00etara arte izango da mostra zabalik (luntxa dago). Bihar ordutegi berbera du erakusketak. Jantziak, koadroak, altzari berrituak eta bestelako osagaiak ikus daitezke, gehienbat emakumeek egiten dituzte artelan horiek. Kexaldin bertan lantzen dituzte ikusgai izango direnak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.