Kote Cabezudo auziaren gaineko hitzaldia, Mikelazulon

Modaren munduarekin lotutako argazkilari ezaguna da Cabezudo eta auzibide bat zabalik du Donostiako epaitegian hainbat emakume modelok salatuta.

Mikelazulo elkarteak hartuko du hitzaldia.

Oreretako Mugimendu Feministak antolatuta, Kote Cabezudo  auziaren gaineko hitzaldia egingo dute bihar (asteazkena, hilak 23) Mikelazulo Kultur Elkartean. Modaren munduarekin lotutako argazkilari ezaguna da Cabezudo eta auzibide bat zabalik du Donostiako epaitegian hainbat emakume modelok salatuta. Besteak beste, sexu abusuak leporatzen dizkiote, eta haiei egindako argazkiak desegoki erabiltzea Interneten. Horren gainean hitz egingo dute bihar 19:00etan hasita Mikelazulon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.