Txupina pizteko prest da Alaberga

Alabergako jaiak hasiko dira ostiralean, eta egitarau zabala prestatu du Alabergako jai batzordeak adin guztietako auzotarrek zein hurbiltzen diren guztiek goza dezaten.

Alaberga jaiak

Alabergako jaiak hasiko dira ostiralean, eta egitarau zabala prestatu du Alabergako jai batzordeak adin guztietako auzotarrek zein hurbiltzen diren guztiek goza dezaten. Magia, musika, txapelketak, erakustaldiak, puzgarriak eta herri afariarekin osatu dute besteak beste, egitarau zabala. Hiru egunez beraz, izango da zer gozatu. Egitaraua Hilak 25, Ostirala
  • 17:30: Eriz magoaren emanaldia auzoko plazan. Ondoren, txikientzako askaria, ?Pizza Sprinten eskutik.
  • 19:30: Txupinazoa eta buruhandien irteera.
  • 20:00: Pintxo potea auzoko plazan, Uriñaren eskutik.
  • 22:00: Freestyle eta rap emanaldia plazan: Burgos, Isasi, Sando, Arri, Tayel, Veras,?Willy, Broly, Rayk eta Yeryer.
  • 23:00: Kontzertua plazan: Jota Tiro, Besos de Perro taldea (Katalunia) eta Los Demenciales Chicos Acelerados? (Kantabriatik).
Hilak 26, larunbata
  • 11:00-14:30: Hegazti harraparien erakustaldia plazan Euskalfauna elkartearen eskutik.
  • 11:30: Graffitti margoketa Auzo Elkartearen lokalean.
  • 12:00: Futbolin txapelketa plazan.
  • 12:30: Txingak, toka eta bote txapelketa plazan.
  • 12:30-14:30: Puzgarriak plazan.
  • 13:00: Patata tortilla txapelketa. Ondoren, tortillen dastaketa eta goizeko? txapelketen sari banaketak.
  • 16:30: Aparraren festa garajeen plazan.
  • 17:30: Marrazki lehiaketa plazan.
  • 18:30: Txikientzako askaria, Telepizzaren eskutik.
  • 19:00-20:30: Matraka elektrotxarangaren emanaldia.
  • 21:00: Auzo afaria plazan Super Amararen eskutik.
  • 00:00: DJ Bullekin musika eta parranda.
Hilak 27, igandea
  • 09:00: Txistularien diana.
  • 11:00: Meza auzoko hilen omenez.
  • 12:00: Haur danborrada. Deiadar txarangak lagunduta, eta Lapurdiko Pizzaren? hamaiketakoarekin.
  • 13:00: Bola-joko eta penalti txapelketak plazan.
  • 14:30: Paella-jate herrikoia. Ondoren, Andoni Oilokiegi bakarlariaren emanaldia.
  • 17:00-18:30: Disko festa haurrentzat plazan.
  • 18:30: Txokolate-jatea, Geza eta Gazia gozodendaren eskutik.
  • 19:00: Buruhandien irteera eta sorpresa erraldoia.
  • 19:30: Jaiei amaiera emateko traka.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.