800 lagunek parte hartuko dute aurtengo Musikaz Blai jaialdian

Atzo arratsean aurkeztu zuten aurtengo egitaraua, parte hartuko duten taldeen ordezkaritza zabal bat bertan zela.

musikaz blai

Partaidetza oso zabala izaten du urtero Musikaz Blai jaialdiak.

Musika herritarrengana hurbiltzea. Helburu horrekin antolatzen du urtero Pasaiako Musika Eskolak Musikaz Blai jaialdia. Bihar hasiko (hilak 24) eta igandera arte luzatuko da, eta bost eguneko tartean programatutako ekitaldietan 800 lagunek parte hartuko dutela aurreikusi dute. Atzo arratsean aurkeztu zuten aurtengo egitaraua, Trintxerpeko alkateordetzan, eta han antolatzaileen eta partaideen ordezkaritza zabal bat elkartu zen. Iragarri zutenez  eskolako musika taldeak ez ezik, ingurukoek ere parte hartuko dute jaialdian. Abesbatzak, noski, ez dira faltako: guztira, bederatzi koro, eskolako zazpiak eta beste bi.Txistularien alardea, dantza solte txapelketa, antzerkia, tailerrak eta jolasak… ezer ez da faltako “ilusioz” ondu duten egitarauan. Igandean, gainera, azken hiru urtetan egin antzera Inude eta Artzainen desfilea irtengo dela jakinarazi zuten, Illunbe Musika Bandak lagunduta.  12:00etan hasiko da desfilea, eta emanaldi bukatuta herri bazkaria izango da Serafin Esnaola plazan. Bazkalostean, azkenik, dantzarako gogoz geratu denak erromerian indarrak agortzeko aukera izango du. Egitaraua        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.