Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Gaika biltzen diren hondakinen kalitatea altua dela jakinarazi dute

Gaur bete dira zortzi urte atez ateko sistema martxan jarri zenetik; Ecoembesen datuen arabera, ingurukoek baino gehiago bereizten dute oiartzuarrek

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/05/23
ecoembes oiartzun

Paper eta kartoiaren zein ontzi arinen frakzioak neurtu dituzte.

Gaur bete dira zortzi urte Oiartzunen hondakinak gaika biltzen hasi zirenetik. Bilketa mota horrek eman dituen datuak onak dira, Ecoembes enpresaren arabera. Izan ere, paper eta kartoiari zein ontzi arinei dagozkien datuak ikertu eta ezagutarazi ditu. Horrela, oiartzuarrek inguruko herrietako biztanleek baino gehiago bereizten dituzte hondakin mota horiek. Gainera, kalitate onekoa da jasotzen den hondakina: %12 besterik ez da inpropioa. Iaz 347.620 kilo ontzi arin jaso zituzten Oiartzunen. Aurreko urtearekin alderatuta, %9,34 igo zen, eta herritar bakoitzeko 34,2 kilo jaso zituzten (2016an baino %7,12 gehiago). Hurbileko herrialdeekin alderatuta, datu ona da. Izan ere, Gipuzkoan 28 kilo dira pertsonako, Araban hogei eta Bizkaian hamabost besterik ez. Papera eta kartoiaren zatian ere, 2016an baino hondakin gehiago jaso da. 395.380 kilo jaso zituzten (%4,37 igo zen); pertsonako 38,9 kilo (%2,28 gora). Oiartzuarrek besteek baino gehiago bereizten dute kasu horretan ere bai. Gipuzkoan hamabost kilo biltzen herritar bakoitzagatik, eta Araba eta Bizkaian hamahiru baino gutxiago. Kalitatea, hobetzen Ecoembes enpresak jasotzen den hondakinen kalitatea neurtu du. Horrela, frakzio bakoitzari ez dagokion hondakinen —inpropioaren— kopurua %12,28 izan zen. Aurreko bi urteen tendentzia hautsi da, eta inpropioaren kopuruak nabarmen egin du behera. Oiartzungo Udala pozik da datu horiekin. “Paper eta kartoi zein ontzi arin asko biltzen dugu Oiartzunen, eta horrek errefusean hondakin birziklagarriak gutxi direla adierazten du”. Hala ere, gogorarazi dute hondakin kopuru txikiagoa sortzea dela helburuetako bat. Horregatik, erosketak-eta egiterakoan, hori kontuan hartzeko gomendatu die udalak oiartzuarrei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.