Haziak egitasmoak yoga saioa antolatu du iganderako; Dafne Gurrutxagak gidatuko du
Igande goizean berriro elkartuko dira [Argazkia: Haziak].
Haziak proiektuak familientzako saioa antolatu du datorren iganderako, hilak 27. Elorsoro kiroldegiaren sarreran elkartuko dira, 10:45ean. Yogaz gain, erlaxazio eta kontzentrazioa ere landuko dute.
Dafne Gurrutxaga izango da saioaren gidari. 11:00etatik 12:30era iraungo du, eta plaza mugatuak izango dira. Bost urtetik gorako haurrei eta beren familiei zuzenduta dago, eta erreserba egin behar da, plazak mugatuak baitira. Horretarako, 645 00 54 96 telefono zenbakira mezu bat bidali beharko da. Arropa arina eta tapatzeko manta eramatea gomendatu dute.