Donibane kalea ibilgailuentzat itxita

Igandera arte itxiko dute, 'L'Hermione' herrian den bitartean.

Jendetza dabil azken egunotan Pasaian, eta jende gehiago espero da asteburuaren atarian. Hori dela eta, udala ezohiko neurriak hartzen ari  da azken egunotan. Atzo iragarri zuen Trintxerpen eta San Pedro egoiliarrek egunotan  lonjan, Bou Nabarra eta Rodolfo enpresa parean aparkatzeko aukera izango dutela eta gaur iragarri dute Donibane kalea itxi egingo dutela ibilgailu guztientzat, baita motorrentzat ere. Gaur (hilak 15) 13:00etan itxi dute kalea, eta bihar eta etzi 11:00etatik aurrera. Zama-lanak, beraz, ordu horren aurretik egin beharko dira asteburuan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.