Eskola Agenda 21en barruan aztertu dute gai hori; hiru ikastetxeetako ikasleak bildu ondoren, udal gobernukoekin elkartuko dira asteartean
Hiru ikastetxeetako ikasleak berriro hurbilduko dira udaletxeko pleno aretora.
Ikasturtea hurbiltzen ari denez, aurreko ia bederatzi hilabeteetan landutakoa erakusteko garaia da. Ikasgai guztietan, baita Eskolako Agenda 21en barruan jorratutakoa ere. Aurtengo gaia zarata izan da.
Pasa den asteartean Oiartzungo hiru ikastetxeetako ikasleak udaletxeko pleno aretoan elkartu ziren, zarataren gaiari buruzko ondorioak aurkezteko. Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten eragileen inplikazio maila baloratu zuten. Ez da egunotan izango duten zita bakarra izango; datorren asteartean, hilak 29, udaleko ordezkariekin elkartuko dira. Foro horretan haien konpromisoak eta eskariak helaraziko dizkiete. Alkatea, ingurumen zinegotzia eta ingurumen teknikaria izango dira bilera horretan.
1.400 ikasle
Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako 1.400 ikasleek hartzen dute parte Eskolako Agenda 21en. Zifra altuagoa da, irakasleek, gurasoek zein beste eragileek ere parte hartu baitute. Ikastetxeek Oiartzungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen dute.