Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ibargaineko ikasleek Haziak-en kanta aurkeztu dute

Ikasturte bukaerako kontzertuetako bat eskaini dute gaur eguerdian; abesti ugari jo dituzte, tartean 'Heldu jolasari'

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/05/25
heldu jolasari oiartzun

Abesbatza ikasleek kantatu dute, musika irakasleek jotzen zuten bitartean.

Ibargain musika eskolako ikasleak ikasturte bukaerako kontzertuak ematen ari dira egun hauetan. Bihar izango dute emanaldi nagusia —19:00etan, Elorsoron—, baina gaur, aste osoan zehar bezala, beste saio bat egin dute. Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dituzte entzule. Dozena bat abesti inguru izan ditu saioak, eta denek gai bera zuten ardatz: animaliak. La cucaracha, Isidoro katua, Axuri beltza, Euskararen txantxangorria eta beste hainbat abesti jo dituzte ikasle gazteek. Batzuetan kantuz erantzun diete ikasle are gazteagoek. Heldu jolasari Bukaera partean, Haziak egitasmoaren bueltan sortutako abestia aurkeztu dute: Heldu jolasari. Juan Pablo Lizartza Ibargaineko koru irakasleak azaldu duenez, Haziak proiektukoak hurbildu zitzaizkien, Oiartzungo herriarentzat abesti baten sorkuntzan bidelagun izateko proposatuz. Testua osatu zuten otsaila partean, adin guztietako oiartzuarren artean, eta gero Jon Martin bertsolariak moldatu zuen. Mitxel Muñoz gitarra irakasleak jarri zion musika, eta Orkatz Arbelaitz eta Lizartzak berak azken moldaketak egin zituzten, euskara eta musikak bat egin zezaten. Gaur, atzo bezala, koru ikasleek abestu dute —abesbatzakoek lehenengo urtea dute kontzertuan—. Orain, musika moldaketak falta dira, eta irailean grabatuko dute. Aste honetan eman dute abestia ezagutarazteko lehenengo pausoa. Hemendik hilabete gutxitara Oiartzungo haur gehienek buruz jakingo dute, ziur.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.