Madalenetako txupinazoa nork botako duen asteartean jakinaraziko dute

Udalbatzak osoko bilkuran madalenetako omenduak izendatuko ditu asteartean.

madalenak.txupinazoa

Txupinazoa botako du omenduak.

Udalbatzak ohiko bilkura egingo du asteartean (hilak 29) eta  zazpi gai aztertuko ditu, tartean, aurtengo madalenetako omenduak izendatuko ditu. Hortaz, asteartean jakinaraziko dute nork botako duen herriko jaiei hasiera emango dien txupina. Bi mozio ere jarriko dituzte mahai gainean. Enplegu zntro bereziei buruzkoa izango da lehena, Arraztalo eta Aldura elkarteek aurkeztua eta  udal talde guztiek sinatu dutena. Bigarrena, gobernu taldea osatzen duten bi alderdiek, EH Bildu eta Errenteria Irabazizek, aurkeztutakoa da, eta PEPP Banakako Pentsioen Produktu Paneuroparrari buruzkoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.