Jende asko ari da ‘L’Hermione’ bisitatzen.
Sarrera aurrez erosi ez duenak jada ez du aukerarik. Agortu dira
L’Hermione barrutik bisitatu ahal izateko sarrerak. Bihar arte dago ontzia San Pedron, baina gaurko eta biharko bisita guztietarako sarrerak salduak dituzte aurrez.
Gaur goizean jendetza zebilen ontziaren inguruan, gehienak barkua barrutik ezagutzeko sarrera soinean, aurretik erosia. Asko eta asko kuadrilletan, eta Pasaian egun pasa egiteko plana egina.
Horregatik, San Pedro eta Donibane arteko txalupa hartzeko, gaur ere, ilara oso luzeak zeuden. Zerbitzua indartu egin duten arren, eguerdian 15 minutu inguruko ilara itxaron behar zen San Pedron txalupa hartu ahal izateko.
Txaluparen zerbitzua indartu duten arren, ilara luzeak daude txalupa hartzeko.