500 herritar bildu behar dituzte, eta dagoeneko 350 lagunek eman dute izena. Azken txanpan sartuta 500 horietara heltzea dute erronka.
Gartxot filma emango dute larunbatean, eta ondoren Asisko Urmenetak Euskal Herriko historia azalduko du marrazkien bidez.
Ekainaren 10eko Gure Esku Dagoren giza katean Getariatik Zarautzera doan kilometroetako bat eskuz esku lotu beharko dute lezoarrek, 29. kilometroa, zehazki. Horretarako, 500 herritar bildu behar dituzte, eta dagoeneko 350 lagunek eman dute izena. Azken txanpan sartuta 500 horietara heltzea dute erronka orain, eta horretara deitu dituzte lezoar uztiak, izena eman eta giza katean parte hartzera. Ostiralean Tiñelu inguruan 19:00etatik 21:00ak arte, eta astelehenean Euskara eta Kultura aretoan 18:30etik 20:00ak bitartean saretzeko aukera izango da.
Gure Esku Dago taldeak, “harrotasuna” azaldu du “lezoarrak ematen ari diren erantzun bikainagatik”.
Bi ohar garrantzitsu ere helarazi ditu, Getariara autobusez joateko txartelak ekainaren 2a baino lehen hartu behar direla, batetik; larunbatean (ekainak 2)
Gartxot filma ikusteko aukera izango dela Gezalan 16:30ean, bestetik. Filmaren egileetako bat den Asisko Urmenetak, Euskal Herriko historia irudi eta marrazkien bidez azalduko du filmaren ostean. Gezalan bertan ere saretzeko eta autobuseko txartelak erosteko aukera izango da.