Sarituetako batek Intxixu jatetxean irabazi du otordua; besteak Errenteria-Oreretako Zuketzen jateko aukera izango du
Oiartzungo lau neskatxaren ekimenez egin dituzte errifak.
Orain dela hilabete batzuk, Oiartzungo lau neska Sahara laguntzeko errifak saltzen hasi ziren, beren kabuz. Zozketa asteburu honen bueltan egingo zutela jakinarazi zuten, eta jada atera dira zein zenbakiren jabeek jasoko duten saria.
177 zenbakiaren jabeak Intxixu jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du. Errenteria-Oreretako Zuketz jatetxean otordua zain izango du, berriz, 142 zenbakia duenak.
Tokatu zaionak Abaraxka ludotekarekin jarri beharko du harremanetan,
e-posta bidez edo
685 32 30 40 telefono zenbakira deituz.