Hainbat gai jorratuko dituzte maiatzeko plenoan, tartean, gaixotasun psikikoei buruzko mozio bat

2018ko apirileko plenoa.
Bihar arratsaldean, hilak 30, maiatzari dagokion ohiko plenoa egingo du Oiartzungo Udalbatzak. 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Hamahiru puntu izango ditu mahaigainean, tartean mozio bat. EH Bildu udal taldeak Arraztalo eta Aldura elkarteen mozio bat aurkeztuko du, gaixo psikikoen integrazioari buruzkoa.
Horrez gain, bake epailea eta haren ordezkoa izendatuko dituzte. Gainera, San Markos Mankomunitatearen 2016ko aurrekontuei udalak —Hernani eta Usurbilgoarekin batera— jarritako auzi errekurtsoaren epaiaren berri emango dute. Nabarmendutako beste gai bat iazko Kontu Orokorraren onarpena izango da.
Gai zerrenda osoa ikusteko,
egin klik esteka honetan.